Tokia: Matxitxako
Matxitxako indarraren sinonimoa da. Leku basatia, Lurraren eta Itsasoaren, argien eta itzalen istorioak agerian uzten dituena. Handitasuna gozatzeko txiki sentiarazten zaituen tokia da Matxitxako.
Bisitatzen gaituzten pertsonek gure eskualdea ezagutzeko egin nahi dituzten jarduerak antolatzen hasten direnean, askok Gaztelugatxeko San Juan derrigorrezko geldialdi bihurtzen dute. Eta kilometro gutxira, euskal kostaldeko haizerik basatienak orrazten dituen Matxitxako aurkitzeko aukera zortearen esku gelditzen da.
Matxitxako euskal kostaldeko iparralderen kokatua dagoen puntua da. Leku magikoa, bere izena daraman gerra zibileko gudua bezalako istorio tragikoak dituena eta eguraldi ona denean Iparraldeko edo Donostiako Santa Klara uhartea ikusi ahal izateko bista zoragarriak dituena.
Galernen menpe dagoen eta naturaren indarrak txiki sentiarazten dion itsasoaren neurrigabetasunari begira dago Matxitxako.
Udaberritik udazkenera jende asko biltzen da arratsaldero Akatz Harkaitzaren eta Gaztelugatxeko San Juanen ondoan dagoen ilunabar magikoenetako bat ikustera.
Bi itsasargi dituen lurmuturra da, zaharra zetazeoen behatoki bihurtua, eta gaur egun faro modura funtzionatzen duena, Bizkaiko Golkoa zeharkatzen duten itsasontzien segurtasuna mantenduz. Mugitzen ez dena eta Matxitxakorekin mus jolasean ari dela dirudiena, itsas txakur zaharren arteko jolasa balitz bezala, La Gaviota plataforma da, hotelean egondako denboratik gogoratuko duzuna. La Gaviotaren tamaina ikusteko Matxitxako lur trinkoa duen punturik hurbilena da.
Matxitxakora joateko, Bermeora bezala, garamatzan bideak hor amaitzen direla ematen du. Ezta gutxiago ere, plan handi baten hasiera besterik ez da.