Hotel Nafarrola - Gastronomy & Wine
Foodlover: hau da zure hotela
Euskal Herrian ez dugu janariarekin jolasten. Ondo jatea gustatzen zaigu eta mundu osoak aitortzen du. Eta gure bikotekidearen edo lagunen konpainian egitea gustatzen zaigu, familiarekin, kuadrilarekin. Jatea ospatzea baita, eta ondo egitea betebeharra da.
Nafarrola hotela gure etxea da, eta etxean ondo jaten dugu. Gure etxera etortzen zarenean gure mahaian eserita egongo bazina bezala izango da. Tomateak edo sasoiko barazkiak dastatuko dituzu, gosari edo afarirako arrautza ekologikoak, gure labean izokin ketua eta showcooking batean parte hartu nahi baduzu ere kontratatu dezakezu. Noski, ez iezaguzu errezetaz galdetu, Nafarrolan janaria ez baita txantxetakoa.
Ez dakigu besteek zer egiten duten eta berdin zaigu. Aurrean jartzen dizugun plater bakoitzak zaporea bezain beste maitasun izango duela zin egiten dugu.

Rola
Rola Hotel Nafarrola jatetxea da. Eguerdian soilik eta aldez aurretik erreserbatuta, 4 mahai, astean 5 egunetan. Erreserbak 621 252 572 telefonoan. Informazio gehiago www.rola.restaurant-en.
+
Gosaria
Beste inon ez bezalako gosaria... artisau-gozokiak, fruta hautatuak, zukuak, arrautza ekologikoak, hestebete iberiarrak eta edari aukerarik onena eguna ahalik eta ondoen hasteko. Gonbidatuentzat esklusiboa.
Afaria
Egunero, 19:30etik aurrera, afari zerbitzua gonbidatuentzat soilik ematen da. Lehengai ekologikoekin eta km0-ko produktuekin egindako plater aukeraketa, gure bisitarien gozamenerako.