Sormena. Edertasuna.
Hotel batean lan egiteko eta bizitzaz gozatzeko ideia diseinatzen hasi ginenean, inoiz ez genuen pentsatu prestaketa eta bidaia urte hauetan gertatu zaizkigun gauza asko. Berezienetako bat Vicente, gure ontzigile eta zeramika diseinatzaile laguna ezagutzea izan da. Vicente bermeotarra da orain, Ciudad Realen jaio arren. Patuak Bermeo erakarri zuen.

Vicentek bere sorkuntzak Nafarrola Hoteletik oso gertu egiten ditu, kilometro bakarrera, izaera, lasaitasuna eta guztia benetakoa den leku batean. Asko gustatzen zaigu bisitan joatea. Bere habitataren magiak liluratzen gaitu. Sormena eta metodologia. Artisautza da hitza, egitazkoa emaitza.
Bera ezagutzeko zortea baldin baduzu, bere hitzetatik antzemango duzu bere sorkuntzak oinarri dituen lasaitasuna eta jakituria. Lasaitasunak moldatutako teknika, teknikak moldatutako lasaitasuna. Edertasunaren fruituak ematen dituen sinbiosia.
Bisitatzen gaituzuenean aurki dezakezue Vicente, bere sorkuntza-gunean edo hemen Nafarrola Hotelean bere sorkuntzen bitartez. Gabonetan, Bilboko hareatzako artisau sortzaileen merkatuan salmenta puntu bat ezarri ohi du. Zorte handia izan genuen bere bidetik gurutzatzeko, zuek ere aurkitzea espero dugu.
Instagram: https://www.instagram.com/vicente__al